Index



TALDEA - Etsaiak


1987. Lekeitioko Gaztetxean

Jokin baxularia, bere anaia Paulillo (bateria), Martin gitarrarekin eta Auo abeslari, abuztuaren 15ean Lekeitioko Gaztetxean. Herriko taldeen lehenengoko kontzertuan animatu ziren jotzen, Etsaiak izenpean. Auo hiru egun aurretik batu zen taldera, horregatik 6 abesti baino ez zuten beren lehenengoko zerrendan: zirikatu- ez itxi eramaten (Patxanena)- hemen gaude etsaiak- skirol- subersion -amen.

Gaztetxeko lehenengoko solairuan irratia, hankapalu taldea, serigrafia eta beste kultur taldeen tartean eduki zuten beren lehenengoko lokala Etsaiak taldekoek. Zulo, Askatu (Iñigito txapelpunken lehenengo taldea) eta beste musika talde batzuk ziren auzokoak.

Jokin taldeko sortzaileak Arrasatetik zekarren punkaren eragina (Rip, Cika, Puñetazo. lagunak ziren ).Jokin eta Paulilloren hitz eta musikarekin, Etsaiaken lehenengo kantak antolatu ziren.

Arrasatekoekin harreman beroa zegoen eta horregatik 88ko udan Nabok (Puñetazo taldeko Porturen anaia) Etsaiakekin jo zuen gitarra udako kontzertu guztietan.

1987-1990. Gora-beherak egon ziren taldean.

Gaztetxeak paper handia izan zuen taldearen ibilbidean , honela, Etsaiakek hainbeste bider jo zuen Lekeition kanpoko taldeekin. Hau dela eta, geroago hasi zen herritik kanpo kontzertuak ematen (Orereta, Lezo, Gasteiz, Elgoibar eta abar. Gaztetxeetako tourra).

1988. Iñigitoren sarrera kriston bultzada izan zen taldearentzat. Txapelpunk betidanik zen Etsaiak taldeko jarraitzaile amorratua eta kontzertuetan koroak egiten zituen normalean. Askatu taldeko baxularia zen, eta gitarra jotzen ikasi zuenean, dudarik gabe onartua izan zen Etsaiak taldean.

Txarri ere, urte horretan taldean sartu zen, baina bapatean Gaztetxearen desalojoak kalean utzi zuen taldea. Berriro hasi behar, baina gogoek ez zuten mugarik.

Garai horretan hauek ziren jotzen zituzten kantak. zirikatu-iraultza-erahilketa-manipulatuak-etsaiak-skirol -ni ta zu (lehenengoko bertsioak) puta realidad - descontrol bajo control - subersion- cinica amistad- alikate e.a.

Kantak nahiko aldatu dira, batzuk izenburua baino ez dute mantentzen. Moldatzen joan gara eta kasu askotan esaldiak edo estribilloak bakarrik mantentzen dira.

1991. Azaroan heldu zen maketaren aukera.

Dirurik gabe kamiseta batzuren truke 2 egunetan grabatu zuten 11 kanta Lorentzo Recordsen.

Garai hartan urrun zegoen diskoa ateratzeko aukera eta gainera bidea autogestioa zen. Taldeak berak ekoiztu eta banatu, eta azkenean lortu zuen bere kantak jendeak entzutea.

Batez ere Madrilgo Potencial h/cek estatuan zehar banatu zuen maketa, eta horri esker Etsaiak ezagun egin zen estatuko zirkuito alternatiboan.

Zirikatu abestia "Egin irratian" hasi zen entzuten ta gutxika hasi ziren Lekeitiotik irteten burrundada eramatera.

Bestalde, 1992ko bukaeran Jokinek Etsaiak taldea utzi zuen "Ume Gaiztoak" proiektuari kaña emateko Porturekin. Artrofiri, Iñigitoren anaiari, abestiak irakatsi eta joan zen. Bere ametsa betea zegoen, Etsaiak taldea sortua zegoen, martxan eta aurrera begira. Gero beti mantendu zen alboan edozertan laguntzeko (argazkilari, anplijasotzaile, edozer..)

1992. Esan Ozenkirekin harremanak hasi ziren.

Maxi bat izan behar zuena azkenean Etsaiaken lehenengoko diska bihurtu zen. Horregatik bi zatitan grabatu zen. Bigarren zatia 4 hiletan konposatu zuten eta gustokoen dituzten kantak sortu ziren.

Lehenengo diskotik aurrera kontzertu eta disko berri ugari. Azkenengo 10 urte hauetan hainbat lan kaleratzearekin batera, ehundaka kontzertu eman dira. Ipar eta Hego Euskal Herrian gehienak, baina kanpoan ere.

Etsaiaken ibilbidea Euskal Herritik kanpo, hauxe izan da:

1991tik 1995era Madrid, Burgos, Palencia, Barcelona, Montornes, Castellon, Villareal, Zaragoza eta Valenciako etxe okupatuak bisitatu zituzten bira ezberdinetan.. 1992an Suitzako bira: Ginebra-Berna-Vienne-Wetchicon-Zurich.

1993an Mexikoko bira D.F. (2 kontzertu)

1995an Mexikoko estatuak: Toluca- Puebla- Guadalajara-Col. Neztagualtoyoc- D.Fn ( beste 3 kontzertu)

1997an Mallorcako Atenean

1998an Paris (otsailean) Santiago de Compostela (uztailean)

Kuba eta Mexikoko bira`99

Mexiko D.F. Tianguis del Chopo - Arena Lopez Mateos (2 kontzertu)

Habanan - Teatro Nacionalean- "Patio de Maria" zentru-socialean (2 Kontzertu)

2000n Asturies (Noreña)

Euskal Herrian beti eman dira elkartasuneko makro festibalak. Bilboko erakustazokan "ta segi aurrera" ekitaldian jo zuten lehendabiziz. MCD eta beste 6 talderekin. Portu RIPekoak abestu zuen taldearekin antimilitar kanta.

Gau berean Azkoitian ere jo zuten, Pasaiako omenaldian (garai hartan dobleteak tipikoak ziren).

1993. Autogestioaren bideari eutsi nahian, berriz ekoiztu eta banatu zuten "Iraultza", DDTk eta Potencialek banatu zuten singlea.

1993ko udaberrian Ibilaldiko kanpainan Negu Gorriak eta Etsaiak taldeak jo zuten Lekeitioko frontoian. Apaiz jantzita taularatu ziren. Taldeak espresabide ezberdinak erabili ditu bere ideiak adierazteko (pankartak, diapoak, sanplerrak, bideo proiekzioak, performanceak. musikarekin bat eginez).

1993ko irailean, Mexikora abiatu ziren gauza berriak ezagutzeko gosez. Hirian oso informazio gutxi zegoen Etsaiaken biraren inguruan, baina "Rockotitlan" aretoan jo ondoren "El Chopo" azoka punkitik azkar zabaldu zen han zeudelako berria. Kolektibo ezberdin batzuk antolatu zuten Etsaiaken "tocada" "foro Alizia- Zentru Sozialean": Etsaiak- Atoxxxico- Desviados- Natas. Egun hartan ezagutu zuten zer zen "slam" mexikarra. Ehundaka punki etengabeko dantzan bueltaka istilu barik. Mexiko D.F. 3 kontzertu eman ondoren pozik bueltatu ginen herrira jakinda bide bat zabalik zegoela guretzat munduko alde honetan. Punkia berpizteko aukera.

Mexikoko cuateak Euskal Herriko taldeen jarraitzaileak ziren (RIP, Eskorbuto, La Polla, Cika eta Kortatu) eta hemengo musika pirateatua saltzen zen Chopon zehar.

1994. Apirilean "Presoak S.O.S" diska grabatu zuten, hainbat kolaboraziorekin "Mahoma" (Rip), Lin Ton Tauneko trikitilaria eta abar, baina garrantzitsuena: Iratxeren agerpena. Lekeitioko neska honen ahotsa izan zen taldeak lehenengoz emakume baten ahotsa biltzen zuen aldia.

Usurbilen aurkeztu zuten diska, Eginen alde Negu Gorriakekin, berriro. Hauen laguntza eta Esan Ozenki disketxearena beti izan da eskertzekoa taldearen etorkizunerako.

Kontzertu honetan Keuk hartu zuen baxoa lehenengo aldiz, Artrofiren partez.

Baina Etsaiaken historian beste talde bat aipatu behar bada, hori "RIP" da.

da. RIPen kanta hauek bertsionatu dituzte: antimilitar-lepoan hartu- mundo muerto- crimen de estado - odio a mi patria .

Arrasate eta Lekeitiokoen arteko harremana beroa izan da beti ta hortik irten dira :Ume Gaiztoak edo Txapelpunk.

1995. Lekeitioko "Dosek" hartu zuen baxoa, horrela Txarrik taldea utzi eta Keu pasatu zen gitarrara.

Udaberrian Mexikoko "Makina" metaleko taldearekin bira bat egin zuten Euskal Herrian sei kontzertu emanez.

Geroago uztailean Etsaiak Mexikora bueltatu zen, Makinakoekin bira bat egitera estatuetatik: Toluca - Puebla - Guadalajara- Nexta eta beste lau festi mex. D.F.N.

Kasu honetan aurkezteko bira bilduma izan zen (enemigos del sistema). Biraren propaganda, aurretik bazegoen eginda.

Harreman handia egin zuten bertako taldeekin: Desviados, Los Yaps, Next. Especimen (Tijuana) bandaren disko berrian kolaboratu zuten ere bertan zeudela.

95ean punka bere gailurrean zegoen eta Illy Jocker, disketxeak lan handia egin zuen Etsaiaken musika zabaltzen Mexikon eta inguruko herrialdeetan (Chile, Costa Rica, California, e.a.)

1995eko abuztuan Bilboko jaietan "gas" plazan jo zuten EH Sukarrarekin. Mexikotik ekarritako energia somatzen zen taldean.

1995an "Gerra Zikina" diska grabatu zuten (Esan Ozenki Records).

1996an betiko gora-beherak. kasu honetan "Dosek" utzi zion baxoa jotzeari, Ondarruko Mikeli (Psychophonyko baxularia) kanta guztiak erakutsi ondoren (Hori tradizioa zen taldean).

Egunkariko Jaia (Anoeta Belodromoan), Egin Txotx -Bilbon , Hitz Egin- Oihartzunen, Zaldibiako topagunea, Euskal Herria Zuzenean-Arrosan, Ibilaldia Trapagan, Elkartasun eguna Bilbon, e.a. jo duten makro kontzertu batzuk dira. Milaka lagun bildu dituzten kontzertu hauetan normalean hemengo taldeekin batera jo dute, baina askotan baita kanpokoekin ere. Adibidez: Body Count, Zedba, Baron Rojo, Reincidentes, Damned, Peter and the Test Tube Babies, e.a.

Iratxek, kontzertu pila bat eta bi diska egin ondoren, Afrikari pasatu zion mikroa. Ez da ahaztu behar, urteetan Lekeitioko Apok ere koroak egin zituela, beste enbaxada batzuen artean.

1997. Urte honi hasiera eman zioten "10 urte Etsaiak" bideoa biran aurkezten, bideo pantailarekin zuzenean.

1997ko maiatzean "Bakearen Guda" diska grabatu zuten. Tokik perkusioa eta koroak grabatu ondoren, taldeko kide berri, bihurtu zen.

Diska honetan ere, kolaborazio bereziak egon ziren. Aipatzekoak dira Ratos de Poraoko "gordo" (Brazil), Vantroy (Mexiko), Aitor (Su ta Gar), Batis .e.a. egindakoak

Urte honetan hamar urte betetzean, bideoa eta fanzinea prestatu zuten taldeko ibilbidearen laburpen moduan.

1998. Bakearen Guda bideoklipa, "femina estremula" neska taldearekin grabatu zuten. Antzerkia eta musika nahasketa antolatu ondoren zuzenera eraman zuten esperientzia berri hau. (Algortako jaiak, Oihartzungo topagunea, Jam aretoan,e.a)

1998ko bukaeran berriz ere taldearen zoritxarra. Kasu honetan udaletxeak kalean utzi zituen Lekeitioko taldeak eta lokal berria aurkitu behar.

1999ko urtarriletik maiatzera lokal berria. Musikorta estudioa prestatzen denbora bat eman ondoren, "Askatasun Taupada" diska konposatu eta grabatu zen, gero Lorentzon nahastua izateko. Ekoizpen hau bukatzeko, Agurtza baporean "Egunsenti berriaren bila" bideoklipa grabatu zen. (Diskarekin batera, CD-ROMean zabaldu zen).

Berriz ere, diska aurkezteko bira bat egin zuten, eta hau bukatzeko Mexiko eta Kubara bueltatu ziren.

1999an Kuba eta Mexikoko birara Markinako Juanjo eraman genuen kamara lanetan, geroago erreportaia ekoizteko.
WebDiseinu | Site Mapa | Politica de Privacidad | Kontaktu | ©2007 RadicalWebArt